Zer egin Durangon
Helmuga turistiko gisa Durango aukeratu baduzu, erabaki zuzena hartu duzu. Izan ere, Bizkaiko udalerri honek paraje eta jarduerarik onenak eskainiko dizkizu zure oporraldietan.
Gran Hotel Durangon, inguruko ostaturik onena aurkituko duzu; hotel dotore eta erosoa izanik, errege-erreginak bezala sentitu ahal izango zara eskualdean zehar zabiltzala, bertako eremuen arkitekturari eta talde profesionalaren tratu bikainari esker.
Turismoa Durangon, Bizkaian
Euskadik, Espainiako iparraldean, tradizio sendoak eta gastronomia ospetsua, urtero milaka turista erakartzen dituena, dauzka.
Lurralde magiko hau bisitatzean nahitaez ezagutu behar dituzun jarduera eta toki erakargarrienen artean, honako hauek daude:
Durangoko hirigune historikoa
Andra Maria Basilikak egiten die ongietorria Durangoko alde zaharrean barneratzen diren bisitariei. Estilo gotikoa eta errenazentista nahasita dituen eliza honetan, egurrezko arkupetzarra nabarmentzen da. Ondoan, Arandoñoko dorrea ikus daiteke.
Alde zaharra Barrenkale, Artekale, Goienkale eta Kalebarria kaleek osatzen dute, nagusiki, eta Zaharkale izenekoak horiek guztiak zeharkatzen ditu.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba
Natur aniztasuna nagusi den toki honetan, hondartzak, itsaslabarrak eta padurak topatuko dituzu, dena basoz eta ibai-ibarrez inguratuta.
Urkiolako Parke Naturala
Urkiolako Parke Naturala Durangotik 8 km-ra baino ez dago , eta edertasun eta interes geografiko zein paisajistiko handiko eremua da. Urkiola hitzak urkiak dauden toki esan nahi du . Paisaia zoragarriz inguratuta, bertako kareharrizko gailur malkartsu, belardi eta basoekin kontrastean, Parke Naturalak etengabe hartzen ditu norbere baitan biltzea eta naturan ibiltzea maite duten pertsonak.
Gorbeiako Parke Naturala
Euskal Herriko parke naturalik handiena da, eta gailurrean burdinazko gurutze erraldoia dago, alegia, eremu babestu honetako sinbolorik ezagunena. Bertako bidexketan, zaldiz edo mendiko bizikletaz ibil daiteke. Paraje basotsu hau oreinen bizilekua da, zeina beste espezie batzuekin partekatzen duten.
Gaztelugatxe
Durango ez dago Gaztelugatxetik oso urrun. Game of Thrones telesailaren zale amorratua bazara, ezinbestean gerturatu behar zara toki eder honetara, eszena batzuk bertan grabatu baitziren. Baliatu aukera eta hartu ostatu gure hotelean, Gaztelugatxetik gertu dago eta.
Ondarroa
Herri arrantzale xarmagarri honetan, zubi eta eraikin historikoen amaieran Saturraran hondartza zoragarria dago.
Elorrio
Landa-helmuga liluragarria Euskal Herrian, jauregi-etxeak eta armarri heraldikoak ikusteko. Bizkaiko hirigune historiko kontserbatuenetakoa.
Mundaka
XIX. mendean egin zen mundu osoan ospetsua, Bizkaiko Jaun legendarioa zela eta. XX. mendearen amaieran, surf egiteko erreferentziako toki bihurtu zen, bertako Laida hondartza ikonikoko olatuengatik. Eskualdeak eta bertako museoek tokiko kulturaz gozatzera gonbidatzen dute.