Lekeitioko hondartzako hotela
Zure asteburua Lekeition
Inguru paregabean kokatua, Lekeitioko gure hotela aukera paregabe da hondartzara asteburu ihesaldia egiteko.
Arrantzaleen herria da Lekeito, Bilbo eta Donostiaren artean kokatua, eta Espainian garrantzi handia duten turismo-guneetatik oso gertu, hala nola Urdaibaiko erreserba naturala.
Zehazki, gure hotela Lea Ibaiaren bokalean dago, herriaren eta San Nikolas uharte ospetsuaren gaineko ikuspegi pribilegiatuekin.
Asteburua Lekeition
Silken Uribarren Jauregia hotelaren abantailetako bat Kantauriko kostalde izugarritik hurbil egotea da; izan ere, oso ondo komunikatzen da inguruko probintzietako hiriburuekin, eta askotariko aisialdirako aukerak eskaintzen ditu, hala nola, uretako kirolak eta interen historikoko ibilbide turistikoak, besteak beste. Lekeitioko agenda osoa ikus dezakezu hemen.
Lekeition lo egitea arrantzaleen antzinako herri batera joatea da, eta bertako jendearen jateko eta jatortasunaz liluratuta gelditzea.
Ostatua hondartzatik oso gertu
Silken Uribarren jauregia hoteletik bi minututara Isuntza hondartza aurkituko duzu, itsasbehera badago San Nikolas uhartera joateko aukera izango duzu. Une horretan, Salvaje izeneko hondartzaz ere gozatu ahal izango duzu, ingurune intimo eta naturalago batean.
Gernikara, Bilbora, Ondarroako portura edo Urdaibaiko erreserba naturalera ere joan zaitezke. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu Lekeition zer ikusi atala, zer egin jakiteko.