Jatetxea Lekeition - Ebisu
Terrazarekin eta hondartzara begira
Euskal gastronomia tradizionalean espezializatuta, Silken Uribarren Jauregia hoteleko jatetxeak tokiko eta gertuko ekoizleei erositako kalitate handiko produktuekin lan egiten du.
Beharrezkoak diren kalitatezko elementu guztiak ditugu, nekazaritza eta arrantza inguruetatik gertu baikaude.
Lekeitioko ikuspegi honenak dituen jatetxea
Lekeition non jan nahi baduzu eta euskal sukaldaritzaz gozatu nahi baduzu, leku perfektura iritsi zara. Ebisu jatetxeak kafetegia eta terraza bat ditu Isuntza hondartzaren gainean eta San Nikolas uharte ospetsuaren parean. Sasoiko produktuak eta egungo ukitua biltzen dituen karta dastatzeko ingurune ezin hobea da.
Bazkaltzeko edo afaltzeko, bi aukera eskaintzen ditu jatetxeak.
Lehenengoa, kafetegian bertan, mokadutxo-karta bat dugu, lagunekin partekatzeko platerekin edo afari informal bat egiteko. Probatzera gonbidatzen zaitugu, ez dizugu huts egingo.
Bigarrena, gure Ebisu jatetxea. Bertako produktuak protagonista dituen gastronomiaren aldeko apustua egin dugu: portu hurbilenetako arrainekin, Lea-Artibaiko baserrietako barazki eta lekaleekin, modu tradizionalean prestatuak zein plater landu eta berritzaileenetan sartuak. Azpimarratzekoa da txingarra izango dugula modu tradizionalenean prestatutako inguruko arrain eta haragi onenez gozatu ahal izateko. Jatetxea asteburu guztietan egongo da irekita ekainetik irailera. Eta hori guztia Kantauri itsasoko ikuspegi onenekin.
Lekeition ekitaldi bat egin nahi baduzu
Esperientzia zabala dugu askotariko ospakizunak antolatzen, hala nola familia-bilerak, lan-bazkariak, koktelak, harrerak, coffee break, ezkontza-oturuntzak, gala-afariak, etab.
Gure profesional-taldeak gidatuko zaitu prozesu osoan zehar, gure menuen aukeraketa kontratatzeko aukera eskainiz edo zerbitzu guztiz pertsonalizatua eskainiz.