Hotela Lekeition
Erreformatu berria eta itsasora begira
Silken Uribarren Jauregia Hotela, erosotasun guztiak dituen hotel bat da, antzinako Uribarren Jauregiaren kokapen berean eraikia. Bere garaian, Isabel II.a erregina, bere seme Alfonso XII.a edota Zita Borboi-Parma austro-hungariar enperatriza bezalako erregeek lo egin zuten, jauregi honetan bizi izan zena erbestean zegoen bitartean.
Kokaleku ezin hobea, Silken Uribarren Jauregia hotelak ikuspegi pribilegiatua du, itsasoaren gainean kokatua, Lumentza eta Otoio mendien hegalean, Andra Mariaren Jasokundearen Eliza ikaragarria, Sevilla Eta Toledoren atzetik penintsula osoko hirugarren erretalu gotiko zizelkatuena duena, eta San Nikolas uharte ospetsua, itsasaldian oinez joan zaitezkeena. Guzti horren batasunak Lekeitio euskal kostaldeko punturik ederrenetako bat bihurtzen du.
Lekeitioko hondartzako hotela
Gure hotela Isuntza hondartzaren gainean, Andre Mariaren Jasokundearen basilikaren alboan eta portuaren ondoan kokaturik dago. Azken hau, pintxo gune ezagunenetako bat da eta paseo eder bat hasten da bertan, itsasargirarte eramaten zaituena, gainera, denborale egunetan ikuskizun ederrez goza dezakezu. Ostatu eder bat Lekeitioko bihotzean eta zerbitzu guztiekin gau ahaztezin bat izateko.
Igerilekua, jacuzzia, gimnasioa eta aparkalekua ditugu.
Lekeition ezkontza edo ospakizunen bat egin nahi izan ezkero, horretako dugun espazioaz ere galde dezakezu.
Gure hoteleko logelak
Silken Palacio Uribarren hoteleko logela guztiak berrituta daude, Bizkaiko kostaldean erosoago gaua igarotzeko aukera izan dezazun.
Lekeition ostatu bila bazabiltza, lo egiteko aukera paregabea duzu hau. Itsasoaren gainean, herriko lekurik onenetarikoan gaude.
Eraberritzearen ondoren, bere jatorrizko fatxada mantendu dugu; harria, adreilua eta egurra konbinatzen dituena, inguruan aurkitzen diren baserrien estiloari keinu bat eginez. Barrualderako berriz, dekorazio klasiko eta dotorea aukeratu dugu, tonu zuri eta gordineko hormak dituena, zurezko eta Markinako harrizko zoruak, eta altzariei dagokienez, pieza klasikoak berreskuratu eta eguneratu ditugu, gaur egungo altzari modernoekin konbinatuta aurkituko ditugunak.
Silken Uribarren Jauregia hoteleko gela guztiak kanpoaldekoak dira, oso zabalak eta gure bezeroen erosotasun eta atsedenerako pentsaturik daude. Gela guztietan aurki dezakezu; abiadura handiko eta doako WIFI zerbitzua, satelite bidezko telebista nazioarteko kanalekin, USB kargagailuak, ate-irekitzea hurbiltasunagatik, hozkailua eta kutxa gotorra.
Bilbo, Donostia eta Gasteiz arteko zure ostatua
Zure oporretan Euskal Herrian ostatu hartzeko lekurik egokiena da Lekeitio, hiru euskal hiriburuen eta aireportuen arteko erdigunea baita. Autoz ordubetera dago Bilbotik, eta apur bat gehiago Donostia edota Gasteizetik. Turismoa egiteko, haurrekin bidaiatzeko edo negozio-ihesaldiak egiteko norako ezin hobea da.
Gure hotelean, erlaxatzeko pentsaturiko guneak aurkituko dituzu, hala nola, klimatizatutako igerilekua, guztiz hornituriko gimnasioa edota masaje-kabinak. Bestalde, lanerako espresuki pentsatutako lekua ere badugu, abiadura handiko doako WIFI hotelean eta baita bilera gelak ere.
Aisialdiaz ere ezin gara ahaztu, hotela Lekeitioko erdigunean baitago, ikuspegi onenekin eta hondartzatik zein erdigunetik oso gertu.
Lekeition zer egin jakin nahi baduzu, hemen aurkituko duzu informazio gehiago .
Lekeitioko hotelaren eskaintzarik onenak
Bisita ezazu gure eskaintzen atala Silken Uribarren Jauregia hotelean erreserbatzeko baldintzarik onenekin. Gogoratu gure webgunetik beti izango duzula preziorik onena bermaturik eta abantailarik eta onenekin, hala nola, doako ezeztatze zerbitzua tarifa malguarekin, murrizketarik gabe. Silken Rewards programaren abantaila eta tarifa esklusiboen berri izatea ere gomendatzen dizugu.
Gastronomia onena duen ostatua
Gure Lekeitioko hotelean gastronomiaren aldeko apustua egiten dugu bertsio guztietan. Kalitaterik onena duen buffetetik, itsasoari begira egunsenti hoberenez gozatzeko aukera izango duzu.
Kafetegian pintxoz betetako barra aurkituko duzu, inguruko produktuekin egina, sukalde klasikoa ukitu berritzailearekin nahastuz. Bi gune ezberdindu daitezke, alde batetik barrualdea ikuspegi ikaragarriarekin portuaren eta hondartzaren gainean, espazio osoa inguratzen duten beirateei esker, edota bestalde kanpoko terraza, ikuspegi hobeenekin, itsasora eta portura begira, eguzki egunetarako ezin hobea izanik.
Lekeitioko Ebisu jatetxean, bertako produktuak protagonista dituen gastronomiaren aldeko apustua egitea erabaki dugu, gertuko portuetako arrainekin eta Lea-Artibaiko baserritarren lekale eta barazkiekin. Modu tradizionalean prestatuak, edota plater landu eta berritzaileetan gehitua.
Ez izan zalantzarik eta erreserbatu gurekin Lekeition ostatua eta erlaxatu zaitez Silken Uribarren jauregian, hondartzatik bi pausotara.