Durango
Luxuzko hotela Bizkaian, Euskal Herrian
Euskal Herrian oporrak igarotzeko eta ingurunea ezagutzeko ostatu bila zabiltza? Silken Gran Hotel Durango duzu aukerarik onena.
Erosotasuna eta kalitate-prezio harreman onena nahi badituzu, toki egokian zaude, beraz, jarraitu irakurtzen.
Bizkaiko Boutique hotel honek kalitateko zerbitzua eskaintzen dizu, ziur aski espero duzuna baino hobea.
Artelan arkitektoniko hau zure eta zure familiaren zain dago, inguruneko mirari turistikoez eta Euskal Herriko landa-ostaturik onenaz goza dezazuen.
Durangon ostatu hartuta egon bitartean ikusi beharrekoak
Euskal Herriko gure hotelera zatozen lehen aldia bada eta ingurune zoragarri honetan zer bisitatu ez badakizu, hona hemen zenbait ideia Durango ezagutzeko zeure ibilbide turistikoa osa dezazun:
Kurutzesantu Museoa
Museo honetan, Kurutziagako Gurutzea dago, baita herriko turismo-bulegoa ere. Kurutziagako Gurutzea XV. mendeko pieza paregabea da, eta Durangon izandako heresiaren historia irudikatzen du.
Santa Ana plaza
Durangoko hirigune historikoan, plaza txiki honetan Santa Anako Arkua dago, garai batean hiribildua inguratzen zuen antzinako harresiko sei ateen testigantza bakarra.
Uribarriko Andra Maria Basilikako arkupea
XVI. mendeko eliza honek, hirigune historikoan dagoenak, egurrezko arkupe bikaina du, Euskadiko handiena, hain zuzen ere. Arandoñoko dorrearen aldamenean eraikia dago, hots, egungo kanpandorrearen ondoan. Basilikako aldare nagusian, erretaula errenazentista mirets dezakegu, non Durangoko zaindari Uribarriko Andra Mariaren irudi gotikoa dagoen.
Udaletxea
Udaletxea XVI. mendean eraiki zen. Gerra Zibilean jasandako bonbardaketaren ondorioz, 1945ean birgaitu eta handitu egin zen. Bizkaiko udaletxerik zaharrenetakoa da, nahiz eta jatorrizko itxura nabarmen aldatu dioten hainbat eraberritze-lan egin zaizkion. Eraikinaren gauzarik nabarmengarriena kanpoaldeko margolanak dira, bereizgarri dituenak. Gerra Zibilaren ostean berriz eginak, Ignacio Zumarragak 1772an "La Comedie Française" delakoan oinarrituta sortutakoen kopia dira.
San Agustin Kultur Gunea
San Agustin Kultur Gunea antzokia da, Arte Eszenikoei eskainitako erakusketa-gunea. Urte osoan, zuzeneko ikuskizun-mota ugari egiten dira bertan: antzerkia, musika, dantza eta bestelako kultur jarduerak, eskaintza zabal eta kalitatekoa osatuta. San Agustin Kultur Gunea SAREA-Euskadiko Antzoki Sarearen barruan dago. Garai batean San Agustin Komentua izandakoan dago, agustindarrek XVII. mendean altxatu zuten eraikinean.
Urkiolako Parke Naturala
Magiaz betetako leku hau, mendiz inguratua, Mari jainkosa bidaiariaren bizilekua omen da. Naturan ibiltzeko eta naturaz gozatzeko ibilbidea eskaintzen die bisitariei.
Durangok arnasarik gabe utziko zaituzten natura-, kultura- eta arkitektura-mirariak eskaintzen dizkizu. Ezin duzu galdu Euskal Herriko landa-hotel oneneko erosotasunean ostatu hartzeko aukera.
Guretzat, garrantzitsua da zuk esperientzia berriak bizi izatea eta horietako bakoitza atsegingarria izatea. Eta eguna gauza berriak ezagutzen eman ondoren, erlaxa zaitez gure instalazioetan.
Jarri gurekin harremanetan eta egin zure erreserba orain, Euskal Herrian zure landa-ostatuaz eta zuretzat ditugun abantaila guztiez goza dezazun.